martes, 2 de junio de 2009

DEITURAK

Bere latinezko izena, hau da izen zientifikoa, Engraulis encrasicolus da. Antxoa beste izen hauekin ere ezaguna da: boquerĂ³n, bokarta, antxoa, antxoveta, amazonsprattus ,anchoa, anchoita, anchovia, anchiovella, cetengraulis, coilia …

UGALKETA ETA BIZITZA ZIKLOA

Antxoek arrautzak jartzen dituzte, hauek forma berezia dute (luzexkak). Antxoa batek hiru egun behar ditu arrautzetatik ateratzeko. Antxoa bakar batek 200000 arrautza ipini al ditu, hauetatik bi bakarrik jaiotzen dira. Bi eta hiru egun igaro ondoren jaiotzen dira. Antxoak oso astiro hazten dira eta urte bat betetzen dutenean 3 cm-ko luzera edukitzen dute. 5 urte bizi al dira, baina normalean urte batekin harrapatzen dira.

KOKAPEN GEOGRAFIKOA

Antxoa arrain migratzailea da eta ia mundu osoko itsasoetan aurkitu al da, adb: Itsaso Beltzean , Mediterraneoan, Kantauri Itsasoan, Ozeano Barean (Peruko kostaldean), Ozeano Atlantikoan…

ELIKADURA KATEA

Antxoa fitoplanctonaz elikatzen da, ondoren antxoa hori marrozoen, baleen eta gizakion elikagai bihurtzen da.

NOLA HARRAPATZEN DEN

Kantauri Itsasoan antxoa arrantzatzeko sasoia ekaina eta uztaila bitartean izaten da. Espezie hau inguratze arrantza erabiliz harrapatzen da. Arrantza mota honekin, arraina sare batekin inguratzen da, sarea karel parean ekartzen denean, salabardo handi bat erabiltzen da arraina txaloparatzeko. Sarea zabaltzeko batel txiki bat erabiltzen da. Sareak 250 eta 1000 metro bitarteko luzera izaten du, eta 50 metroko zabalera.
Arrantza mota honekin ur azalean eta sakonera erdian dauden espezieak arrantzatzen dira. Inguratze arrantzan harrapatzen diren espezien artean hurrengoak aurkitu al dira: antxoa, sardina, atuna, berdela eta txitxarroa.

OTOLITOA

Otolitoa.
Otolitoa arrainek barne belarrian duten hezur txiki bat da. Arrainek behar-beharrezkoa dute egitura hori, batez ere, espazioan orientatzeko eta oreka mantentzeko.
Otolitoa arrainen adina ezagutzeko erabilia izan da.,
teknologien garapenari esker, arrain horiek zer ingurunetan bizi izan diren eta ingurune horien kondizioak nolakoak izan diren ezagutzeko ere baliagarria da.

lunes, 1 de junio de 2009