martes, 2 de junio de 2009

NOLA HARRAPATZEN DEN

Kantauri Itsasoan antxoa arrantzatzeko sasoia ekaina eta uztaila bitartean izaten da. Espezie hau inguratze arrantza erabiliz harrapatzen da. Arrantza mota honekin, arraina sare batekin inguratzen da, sarea karel parean ekartzen denean, salabardo handi bat erabiltzen da arraina txaloparatzeko. Sarea zabaltzeko batel txiki bat erabiltzen da. Sareak 250 eta 1000 metro bitarteko luzera izaten du, eta 50 metroko zabalera.
Arrantza mota honekin ur azalean eta sakonera erdian dauden espezieak arrantzatzen dira. Inguratze arrantzan harrapatzen diren espezien artean hurrengoak aurkitu al dira: antxoa, sardina, atuna, berdela eta txitxarroa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario